Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Saretuz Sarearen V.Jardunaldiak

#ELKARLANKULTURALAK

Data: irailak 30 eta urriak 28

Lekua Kristina Enea

Donostiako Kontsumo Arduratsuko sareak; Saretuz-en V. Jardunaldiak antolatu ditu: #Elkarlankulturak. Aurtengo lehen egunean, eguneko jardunean sustatzen ditugun kultur baloreak aztertuko ditugu. Zeintzuk lehenesten ditugu gure egitasmoetan? Nola komunikatu hauek Kontsumo Arduratsutik?

Irantzu Varela eta GaraiON erakundeko partaideak izango ditugu. Beraiekin elkarrizketatzeko eta tailer praktiko batean parte hartzeko aukera izango dugu. Bertsolaritzak euskal kulturaren transmisio eta baloreetan izandako gogoetekin bukatuko dugu, eta tokiko edota bidezko merkataritzako produktuen dastaketa ere egongo da. Bigarren egunean aldiz, balore ezberdinak era eraldatzaile eta sortzailean nola jendarteratu ditzakegun landuko dugu.

Animatu eta gozatu guztion artean jai giroan eta lanean sortuko ditugun Elkarlankultura ezberdinetan parte hartzen!

 

www.saretuz.eus

943445977

saretuz@gmail.com

 

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa