Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa

OJOS DE INHAMBANE (MOZAMBIQUE)

Data: Urriak 13-28

Lekua Arantzazuko Amaren Ospitalea

Elisenda Ponsen argazki erakusketa tokian bertan egiten duten lana ezagutarazteko, eta azaltzeko ebakuntza erraz batek bizia alda diezaiokeela bat-batean pertsona bati eta bere familia eta inguru sozialari.


Munduko Begiak Fundazioak, egoera larrian dauden herrietako pobreziari loturik agertzen  den itsumena saihesteko lan egiten du. Horretarako, kirurgia batzordeak bidaltzen ditu ahalik eta pertsona gehienek ikusmena berreskura dezaten. Gainera, formakuntza eskaintzen die bertako profesionalei, bai gai teknikoetan, bai higiene oftalmologikoan ere.

Bestalde, estatuko eta  herrietako agintariak kontzientziatzen saiatzen dira, osasun oftalmologiko planak aurrera atera ditzaten, aurrekontu eta azpiegituraz horniturik.

 

www.ullsdelmon.org

646436837

mrodriguez@mundukobegiak.org

 

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa