Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

2000. urtean Chimoion (Mozambike) eta Matsatse Elkartearen eskutik, ikastetxe bat sortu genuen eta haurren hezkuntzaz gain, emakumeen ahalduntzerako ekintzak ere egiten ditugu bertan. Helburu nagusiak haurren malnutrizioa errotik ezabatu eta neskek ikasten jarraitzeko aukera izatea dira (Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, urtero 5 urtetik beherako hiru eta bost milioien artean dago hiltzen diren haurren kopurua) Azken urte hauetan eta Gipuzkoako zenbait erakunderen laguntzaz (La Perla talaso-sport, Bera Bera saskibaloia, San Patrick's English School eta Betnia bidaiak), Matsatseko ikasleentzako kirol ekimenak eskaintzen hasi gara. Chimoion, gazteenek kirola behar bezela egin ahal izateko gune, ekipamendu eta baliabide eskasak dituzte. Gure proposamena da oraindik herrian egin ez den kirol askotarako pista bat eraikitzea. Erabilera anitzeko gune bat, futbola eta saskibaloiaz gain, beste edozein kiroletan jolastu ahal izateko gunea izango dena.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa