Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa

SARAYAKU HERRIA PETROLEREN AURKA

Data: Abendua 23 - Urtarrila 31

Lekua Egoitza CCOO (k/ Carlos I,1)

Ekuadorreko Amazoniako Kitxua herri indigena da Sarayaku. Petroleo enpresen aurkako borroka etengabea dela-eta da ezaguna estatu zein nazioarte mailan. Euren eta oihanaren iraupena defendatzeko, komunitate indigenak egiten duen baliabide naturalen ustiapena arautzen duen lurraldearen erabilera plana garatu dute. Euren lurralde eta baliabideen kudeaketa eta antolaketa jasangarriarekin euren antolaketa politiko eta soziala indartzen saiatzen dira gaurko eredu kapitalistaren politika eta ekonomia neoliberalari erantzun alternatibo eta eraginkorra emanez. Franklin Toala, Sarayaku komunitateak Quiton duen ordezkari eta bozeramaileak, dion moduan “heriotza eta suntsiketa proiektu baten aurrean, bizitza eta ongizate proposamena egiten dugu, eta ez bakarrik bertakoentzat, Amazoniako Eskualdearentzat, herrialdearentzat eta gizateriarentzat". Gure proposamenak Sumak Kawsay (Bizitza Ona) bermatu nahi du gure herriarentzat, gure oihanarentzat eta atzetik datozen belaunaldientzat”

 

Info +

www.ccoo-euskadi.net/webeuskadi/menu.do?Areas:Cooperacion

 

BAKEA ETA DUINTASUNA

943 47 03 99

pazsolidaproyectos@euskadi.ccoo.es

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa