Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

DESIGN THINKING

Data: Urtarrila 24,25,26,27-2017

Lekua Kontadores Zentroa

Design Thinking elkarlaneko lan metodologia da, eta ahalbidetzen du egitasmoak abian jartzea eta erronkei irtenbidea bilatzea modu sortzailean. Metodologia irekia da, eta molda daiteke edozein pertsonari, proiekturi zein erakunderi. Design Thinkingek lau fasetan egiten du lan: ikerkuntza, analisia, ideiagintza eta prototipo sorkuntza. Ikastaro honetan ezagutuko dituzu Design Thinking erremintaren gakoak eta baita Double Diamondarenak ere; azken erreminta honek azpimarratzen du garrantzi handiagoa duela erronka egokia topatzeak garatzen den irtenbideak baino. Erreminta hauek bilatzen dituzte, besteak beste, jarraian adierazitako helburuak: arazoen eta erronken aurrean erantzun sortzaileak ematea; modu berritzailean eta elkarlanean proiektuak martxan jartzea; aplikatzen ikastea Dibergentzia (<) eta Konbergentzia (>) faseak; zure hasierako ideiekiko ikuspegi kritikoa eta errealista garatzea.

 

Dinamizazioa: TZBZ kooperatiba

Saio kopurua: 4 saio

Prezioa: 18 euro

Lekuak: 20 pertsona

 

www.tzbz.coop

 

KONTADORES ZENTROA

943483476

kontadores@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa