Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Lan topaketa

Unibertsitate kritiko eta konprometituago baterantz

Data: Urtarrila 26 -2017

Lekua Carlos Santamaria Zentroa

Euskadiko GGKE Koordinakundeko Gizarte Eraldaketa eta Unibertsitate taldeak unibertsitate kritiko eta konprometituago bat lortzeko lanean darrai, eta bide horretan laguntzeko aukera duten estrategia eta ekimena eraldatzaileak denon artean lantzeko, burutu nahi dugu abenduko lan topaketa. Gure ikuspuntu apaletik, egin nahi duguna argi dago, unibertsitate barruan burutzen diren ekimen eraldatzaile guztiak ezagutu eta ikustaraztea, era horretan unibertsitate kritikoago eta eraldatzaileago bat bultzatuz. Aurretik egindako 3 topaketetan, emaitza onak izan ditugu, baina orain haratago joan nahi dugu eta denon artean landutako behatoki baten proposamena zurekin elkarbanatu eta haren sorrerara gonbidatu nahi zaitugu!

 

Topaketaren helburuak:

1. Gipuzkoako unibertsitatean, gizarte eraldaketarako lanean diharduten edo lan egin nahi duten erakundeak identifikatu nahiz ezagutzera ematea.

2. Parte hartzen duten eragileen artean behatoki kritiko eta eraldatzaile baten sorrera aztertzea.

3. Etorkizunera begira, amankomuneko estrategia bat definitzea.

 

Nori zuzendua:

- Gizarte eraldaketarako hezkuntzan parte hartzen duten edo parte hartu nahi duten eragileei zuzenduta, bereziki Gipuzkoako EHUko campusean lan egiten dutenei.

- Gizarte eraldaketarako hezkuntzan diharduten beste kolektibo batzuei, gizarte-mugimenduei eta pertsona partikularrei.

 

EUSKADIKO GGKE KOORDINAKUNDEA - EHU/UPV

943463526

redesgipuzkoa@ongdeuskadi.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa