Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

9. Sarrera Ikastaroa Garapenerako Lankidetza

Data: Otsaila 3 - Martxoa 24
Ostiraletan
16:00-19:30

Lekua Donostiako Eskola Politeknikoa

Ikastaro honen helburua da garapenari eta giza garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak ematea. Zazpi saiotan banatzen da ikastaroa, eta horien bitartez, bizi garen mundu globalizatu honetan dauden desberdintasunei buruzko ikuspuntu zabal bat eskaintzen da; baita munduak dituen garapenerako arazoei buruz ere, Hegoaldeko herrialdeetan arreta berezia jarrita.

Era berean, lankidetzak hainbat arlotan dituen beharrak azaltzeaz gain, lankidetzako proiektuek duten rolaren ikuspegi berri bat eman nahi da, aintzat hartuta ikuspuntu teknologikoa eta guk "gizarte garatu" bezala ditugun ohituren eragina.

Ikastaroa, garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori dago irekia. Saio bereziki interesgarriak izango dira ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Karrera Amaierako Proiektua garapenerako lankidetza proiektu batean egin nahi dutenentzat.

 

Zenbatekoa: 10 euro

Izen-ematea: EHUko Lankidetza Bulegoa

http://www.ehu.eus/eu/web/oficop/ikastaro-monografikoak

https://www.facebook.com/isf.mgi/

https://euskadi.isf.es

94 601 72 26

donostia@euskadi.isf.es

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa