"Just Wait" Greziako Chios irlan atxikiak dauden errefuxiatuek jasotzen duten erantzun bakarra da. Europak Turkiarekin "lotsaren ituna" sinatu zuenetik, Siria, Irak edo Afganistango gerretatik ihes egin zuten milaka familia, gaizki egokitutako kanpamentutan daude, inoiz iristen ez den irtenbide baten zain.
Dokumentalak irlara joandako zenbait kooperanteen ikuspuntua azaltzen du eta baita kanpamentuetan ia urtebete daramaten errefuxiatuena ere. Harrapatuta daude, inongo aukerarik gabe bizitza duinago bat izateko ez ezik, baita bizitza bat izateko aukerarik gabe ere.
Solasaldian parte hartuko dute:
Javi Julio: Dokumentalaren zuzendaria
Iñigo Gutierrez ( SMH - Itsas-Salbamendu Humanitarioa)
Jesus Mari Jalón ( Zaporeak )
Gaztelaniaz izango da.
DONOSTIA UDALEKO LANKIDETZA BULEGOA
www.donostia.eus/lankidetza
943481471