Erakusketa
Data: Apirila 5 - Maiatza 17
Lekua Gipuzkoako Argazkilari Elkartean
Bosniako gerra hasi zeneko 25. urteurrenarekin bat eginez, Gervásio Sánchez kazeta-argazkilariaren lanera gerturatu ahalko gara. Egileak aitortu bezala, “kazetariari hiltzaileari bezala gertatzen zaio: hilketaren lekura bueltatzeko beharra du, urte askoren ondoren bada ere, ziurtatzeko ez zuela amets izugarri bat bizi izan. Erakusketak gerra garaian ateratako Sarajevoko setioko argazkiak erakusten ditu (txuri beltzean) eta leku berberak 15 urte eta gero, bake garaian (koloretan). Bi milioi eta erdi biztanlek (populazio osoaren %60a), etxebizitzak utzi behar izan zituzten garbiketa etnikoaren biktima zirelako. Erdiak, egun, Bosnia-Herzegovinako mugetatik at bizitzen jarraitzen du edo barne-desplazatu estatusa dauka oraindik.
GERVASIO SANCHEZEKIN EKINTZAK
4 saio egingo dira. Gervasio Sánchezez erakusketaren argazkienemanaldia egingo du, solasaldiarekin batera.
Apea ireki da 4 saioetako batean izena emateko
Apirilak 6 : 17:00 -18:00 / 19:00-20:30
Apirilak 7: 16:00 17:15 / 17:30 -19:00
Izena emateko : sfg@sfg-ss.com
943 42 13 86
Antolatzen dute:
Euskal Fondoa / Donostiako Udaleko lankidetza Atala / Gipuzkoako Argazkilari Elkartea