Solsaldi Sozioekonomikoa
Data: Apirila, 6
Lekua GGKE/ONGD Koordinakundea, Kalapié eta Fiare egoitzan (Iparragirre, 8)
Mugarik Gabeko Ekonomilariak fundazioak hilero solasaldi sozioekonomiko bat egingo du, gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialari buruzko eztabaida aske eta ireki baterako gune iraunkor bat sortzeko asmoarekin.
Gaurkotasunarekin loturiko gaiak jorratzeko asmoa dugu, baina, aldi berean, baita betiko gaiak ere, egungo gizarteari nahiz eraikitzeko asmoa dugunari zuzenean eragiten dioten gaiak. Gure ustez, hauek dira, eztabaida demokratiko batean, aztertu beharreko gai sozioekonomikoetako batzuk: pobrezia, berdintasunik eza, enplegua, oinarrizko errenta, zerga-sistema, pentsioak, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, herritarren ekonomia, genero-ikuspegia, ekonomia eta ekologia, eta partaidetza-ereduak enpresan. Nolanahi ere, gaurkotasunaren arabera eta solasaldietako partaideen interesak jasotzeko asmoz, eztabaidarako gaien zerrenda irekia izango da.
1. Solasaldia: Oinarrizko errenta
Asistentzia ziurtatzeko: ecosfron.euskadi@ecosfron.org">ecosfron.euskadi@ecosfron.org
MUGARIK GABEKO EKONOMILARIAK
943 01 14 96
ecosfron.euskadi@ecosfron.org
www.ecosfron.org