Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Martxa

Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako XX. Martxa

Data: Martxoak 19

Lekua Trintxerpeko azokatik Donostiako Boulevardera

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 14.1 artikuluak dioenez, jazartua delarik, persona orok du asiloa eskatzeko eskubidea, eta horren babesean bizitzeko, edozein herrialdetan. Europa Batasuneko 28 estatuek sinatu dute Adierazpen hori, baita Asilo Eskubidearen aitorpenaren oinarria diren Genevako Konbentzioa eta New Yorkeko Protokoloa ere; alegia, jazartua den pertsona orok, dela zio politikoengatik, giza talde jakin batekoa izateagatik, sexu orientazioagatik edo gerragatik, eskubidea duela berea ez den herrialde batek har dezan eta herrialde horrek hura babesteko betebeharra duela.

 

Europara babes bila datozen pertsonak gizalegez hartu behar ditugu, merezi duten errukia eta elkartasuna adierazita. Ez dute gure aldetik susmorik merezi, ez harresi edo txarrantxarik, ezta polizia errrepresiorik etorrera galarazteko. Arrazakeriaren aurkako lehen Martxa, asilo eskubidea aldarrikatzeko egin genuen. 19 urte ondoren, berriro aldarrikatu behar dugu.

 

www.mugak.eu

943321811

tarana.mugak@gmail.com

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa