Non eta zergatik hasten dira gerrak? Hilabete honen bukaeran, eta euskal erakunde batzuetatik sustatzen dugun errenta-aitorpenean eragozpen fiskala egiteko kanpaina dela eta, horri buruzko hitzaldia aegingo dugu Donostiako Gazteszenan Pere Ortegaren eskutik, hilaren 27an, 19:00etan.
Gerra hemen hasten da izenburupean Donostiako 0 Plataformatik gudaren negozioa aztertu, etekin ekonomikoak erdiesten dituztenak nortzuk diren ezagutu eta zeintzuk diren bere nondik norakoak estatu mailan eztabaidatuko dugu. Horretarako Kataluniatik etorriko da Pere Ortega, bakean eta armagabetzean ikertzailea eta Centre Delàs d’estudis per la pau-ren zuzendaria. Bukatzean, eragozpen fiskalaren kanpainaren berri emango dugu gastu militar publikoekin ez kolaboratzeko tresna bezala aurkezten.
0 POBREZIA PLATAFORMA
https://es-es.facebook.com/Plataforma-ZERO-Pobrezia-Donostia-421930214556192