Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ikus-entzunezkoa

ZINDABAD Indiako Emakumeak, Elikatzeko Eskubidearen defentsan.

Data: Maiatza 4-2017 - 19:00

Lekua San Telmo Museoa

Irudhaya Jothi Indiako Udayani Social Action Forum erakundeko zuzendari eta aktibistaren testigantza eta hainbat ikus-entzunezkoren bitartez, Indiako emakume ahaldunduak buru dituen “Indiako Elikatzeko eskubidearen alde kanpaina”-ren ibilbide eta aurrerapenak aurkeztuko ditugu. Indian, egunean 7000 pertsona hiltzen dira goseak...Kanpaina honek, azken urteetan, elikatzea giza eskubidea dela eta ez karitatea ondo dakiten milaka pertsona mobilizatu ditu India osoan.

Elikatzeko eskubidea unibertsala da, eta India da hain zuzen ere bere konstituzioan bizitzari datxekion eskubide moduan jaso eta errekonozitzen duen herrialdea. Hala ere, Indian goseak 2,5 milioi pertsona hiltzen ditu urtean. Euskadiko biztanle guztiak urtero gosez hilko balira bezala.

Arazoa ez da baliabide eta elikagai falta, baizik eta geroz eta esku gutxiagotan pilatzen den baliabide horien bidegabeko banaketa. Eta horrek pobretutako eta aberastutako pertsonen arteko aldea handitzen du.

Entrada libre hasta completar aforo

 

CALCUTA ONDOAN

943 431849

www.calcutaondoan.org

info@calcutaondoan.org // comunicacion@calcutaondoan.org // info@calcutaondoan.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa