Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

BIZITZA JOKOAN: KRIMINALIZAZIOA ETA GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA

Data: Maiatza 29, 30 eta 31-2017
19:00

Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea

Tamalez, sarritan, bizitza jokoan dago BIZITZA bera defendatzen denean... pertsona errefuxiatuen bizitza, emakumeen bizitza eta Ama Lurraren bizitza, besteak beste.

Finantza-sistema eta enpresari handien (gizonak nagusiki) boterea areagotzen doan heinean, pertsona gehienen eta herrien eskubide eta askatasunak murriztu eta desagertzen dira. Emakume eta gizon asko gaur egun kriminalizatuak dira eta jazarpena jasaten dute, hain zuzen, eskubide horiek defendatu eta botere horiei aurre egiteagatik.

 

3 mahai-inguruen bitartez, bai hemengo eta bai Latinoamerikako pertsona hauekin tarte bat konpartitu ahal izango dugu. Euren bizitzak, lurra eta lurraldearekiko eskubidea, asilo-eskubidea eta emakumeen indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea defendatzeko eskaintzen duten pertsonak alegia. Entzun dezagun zer duten kontatzeko eta ikus dezagun kolektiboki nola lagundu ditzakegun euren borrokak.

 

www.mugarikgabe.org

943 445 977

gipuzkoa@mugarikgabe.org


@mugarikgabe
#bizitzajokoan

 

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa