Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Urteko Zikloa: Europako Mugak

Hegoaldea-Libiako atxiloketa zentroak

Data: Ekaina 13 - 2017

Lekua San Telmo Museoa
19:00

Libia abiaburua da. Honaino Europara jauzia eman nahi duten Saharaz hegoaldeko milaka lagun iristen da. Ailegatu bezain laster topo egiten dute etorkinak atxilotzeko mekanismoekin, Muamar Gadafik berak, 2011ko urrian, erail aurretik, martxan jarri zituenak eta oraindik dirautenak.

Atxilotze esparru horietan metatuta ahultzen joaten dira, beren lehen muga (harresiak, patioak, torturak, segurtasun guardak), trafikatzaileei ordaintzen dieten arte, hondartzara eraman eta lepo doan zodiak batean sartu ditzaten arte. Hortik Italiarantz abiatzen dira, itsaso zabalerantz. Bizitza jokoan. 2015ean, 3.772 pertsonek bizitza galdu zuten gure itsasoan, horietatik 2.892 Erdialdeko Mediterraneoan.

 
Ricar G. Vilanova (Bartzelona, 1973) argazkilaria da eta gertakarietatik distantzia intimotik klikatzen du. Hainbat herrietan egin du lan, besteak beste, Siria, Libia, Irak, Haiti eta Afganistanen. Munduaren bere ikuspegia nazioarte mailan oihartzun gehien duten hedabideetan publikatu izan da (The New York Times, The Wall Street Journal, The New Yorker, CNN, Al Jazeera). Hainbat erakunderekin ere kolaboratu du, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordearekin, Nazio Batuekin, Mugarik Gabeko Medikuekin edo Human Rights Watch-ekin

 

Laura J. Varo freelance kazetaria da. Afrika eta Europa arteko muga-hiri batean hazi zen, eta ez dio utzi oraindik erdiko puntuaren atzetik ibiltzeari. Ekialde hurbilean Siriako eta Irakeko gerren berri eman digu, Estatu Islamikoa jarraitu du eta iraultza ondorengo Libian gertatzen zena ulertzen saiatu da. Inoiz ez du ahaztuko Libanora joan zenean entzundako esaldia: “Ongietorri herri madarikatura”, harrez geroztik erredentzioa bilatzen du notak hartzeko koaderno batean.

 
Mahai ingurua kazetariekin eta Ricar G. Vilanovaren argazkien emanaldia.

 

Sarrera librea lekuak bete arte

 

Donostiako Udaleko Lankidetza Atala / San Telmo Museoa / Revista 5W / EHU-UPV

943481471

lankidetza@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa