Hitzaldia
Data: 15 de mayo-19:30-2017
Lekua Liburutegi Nagusia (San Jerónimo Kalea)
Palestinako Nakbak ez du historian parekorik. Atzerritar gutxiengo batek herri bat okupatu izana, beren populazioaz ia guztiz hustu, beren erreferentzia fisiko eta kulturalak ezabatu, bere suntsiketa txalotu jainkozko mirakulu bat eta askatasuna eta zibilizazioaren baloreen garaipena balira bezala; eta hau guztia, aurreikusitako plan baten arabera, arreta handiz burutu izana kanpoko babes ekonomiko eta politikoaz lagunduta. Ez, gaur egun ere dirauen plan honek, zalantzarik gabe, ez du parekorik.
Nakbak (hondamendia) 1948ko maiatzaren 15a ekartzen digu gogora, mugimendu sionistak, Europa eta Estatu Batuen konplizitatearekin, Israelgo estatua Palestinako lurraldean sortu zuen unea.
Hitzaldia izango dugu Anis Hawarirekin, 48ko palestinar errefuxiatu eta Biladi elkartearen kidearekin.
BILADI
http://www.biladipalestina.org
SODEPAZ