Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Urteko Zikloa

Europaren Mugak

Data: Ekaina-Abendua

Lekua San Telmo Museoa

Ziklo honetan, errefuxiatuek zeharkatu behar dituzten Mediterraneoaren muga blindatuen zehar ibiliko gara, gure itsasoaren bost koordenatuetan begirada jarri duten hainbat argazkilari eta kazetarien begiradaren bitartez. Iparraldean, lurreko bidea: trenak, autobusak, ibilaldiak. Hegoaldean, libiar hondartzak: atxiloketa zentroak, gezurrezko portuak, Afrikatik irtetea. Ekialdean, greziar irlak: harkaitzak, salbamendu-jakak, berehalako arriskua. Mendebaldean : alanbre-hesia, kontzertinak, eta metala. Eta erdialdean, itsasoaren handitasuna: bakardadea, urdin amaigabea, Libia eta Italiaren artean etsi-etsian egindako erreskatea.

 

Hilabete bakoitzean solasaldia eta argazkien emanaldia sekulako kazetari eta argazki-kazetariekin. Programazioa hilabetero ipiniko da web gunean. Ziklo hau Revista 5W -ren laguntzarekin antolatu da.

 

UPV/EHU-ko ikasleek  0.5 aukera askeko kreditua lortu dezakete ziklo honetan parte hartzeagatik. Izena eman behar da tlf edo email honetan: 943481471 / lankidetza@donostia.eus

 

1.ekintza: HEGOALDEKO MUGA: Libiako atxiloketa zentroa

Ekaina 13  / 19:00 / San Telmo Museoa

 

#europarenmugak

 

Donostiako udaleko lankidetza atala / San Telmo Museoa / 5W / UPV/EHU

943481471

lankidetza@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa