Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

mahai ingurua / Argazki amanaldia

Lesbos Irla

Data: Uztaila 4-2017
19:00

Lekua San Telmo Museoa

Lesbos irla greziarraren ipar ekialdeko muturretik Turkiako itsasertza ikusten da. 10 kilometro besterik ez dira, baina, hala ere, etengabe gertatzen dira hondoratzeak. Lesbosera errefuxiatuz betetako barkuak iristen dira, eta arrokaz beteriko hondartzen aurka jotzen dute. Errefuxiatuek lehen aldiz zapaltzen dute Europako Batasuna, baina harrera negargarria da: boluntarioek eta sorosleek bakarrik ematen diete laguntza. Hondartzak salbamendu-jakaz josiak daude, errefuxiatuek utzitakoak, hain zuzen. Greziar talde antolatuak errefuxiatuak noiz alde egingo zain daude, gasolina eta barkuetan topa dezaketena lapurtzeko. Hori da errefuxiatuen lehen kontaktua Europa ekialdera iristen direnean.

 

Daniel Burgui, freelance kazetaria eta argazkilaria (Iruñea, 1985)
Freelance kazetari eta argazkilaria. Nomada, basotarra eta umore onekoa; istorioak etxetik hurbil nahiz etxetik urrun
bilatzen ditu. Somaliatik hasita Groenlandiaraino dozenaka herrialdetan barrena ibili da, besteak beste, El País, La Vanguardia, ABC, BBC, Berria, Makeshift Magazine edo Nexos hedabideetan testuak eta argazkiak argitaratzeko. Hainbat
sari eman dizkiote bere lanarengatik, adibidez, 2015ean Kazetaritzako Gabriel García Márquez sariaren finalista izan zen eta Londresko Erregeren Geografia Elkartean jarri ditu ikusgai bere argazkiak.

 

Javi Julio, freelance argazkikazetaria (Donostia, 1978)
Besteak beste, Aljerian, Ukrainan, Jordanian eta Grezian egin du lan eta bere objektiboaren fokua, giza eskubideetan
eta gizarte borrokan jarri du. Erreportaje idatziak eta fotografikoak argitaratu ditu hedabide askotan: The Guardian, El País, Berria edo Vice Newsen esaterako. Anadolu agentziaren kolaboratzaile ohikoa da. Gaur egun, Nervio Foto taldeko kide da.

 

 Donostiako Udaleko Lankidetza Atala/ San Telmo Museoa / 5W

943481471

lankidetza@donostia.eus">lankidetza@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa