Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

CHECKPOINT CLOWN – PALLASOS EN REBELDIA.

Data: Abuztuak 19 - 2017
17:00-21:00

Lekua Kursaal Terraza
Guztiontzat zabalik.

Pallasos en Rebeldiaren zirku konprometitu eta solidarioa Donostiako Aste Nagusira datorkigu, eta zirkua, barre algarak eta clown saioak eskainiko dizkiguten Potxin Patxin, Saioa Aizpurua, Ekain Txou, Zirkus Blai eta Idoia eta Irati taldeekin gozatu ahal izango dugu. Jardunaldi honen barne, Check Point bat egongo da instalatuta, palestinar herria Israelgo Estatuaren okupaziopean pairatzen ari den basakeria salatzeko. Baina oraingoan Pallasos en Rebeldiaren sudur gorriek animatutako Check Point Clowna izango da. Horretaz gain, Kalea Guztiona da elkarteak esku-hartze artistiko bat egingo du eta Donostiako umeek senidetasun mezua bidali ahalko diote palestinar herriari.

 

Palestinako herriaren aldeko elkartasunezko jardunaldi honekin, Donostiako udalak bere languntza eskaini nahi dio Pallasos en Rebeldia taldeari, palestinar herritarrei poza eta itxaropena eramaten jarraitu ahal izan dezaten, hain zuzen ere, Israel eta nazioarteko komunitatea beren eskubideak zapaltzen ari diren egun hauetan.

 

 

DONOSTIA UDALEKO LANKIDETZA SAILA / PALLASOS EN REBELDÍA

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa