Melillako hesia Espainiak migrazioaren aurrean duen blindajearen metafora da. Kontzertinak, gait zespenaren adierazpena. Mediterraneoaren mendebaldea, azken urteetan, oharkabean geratu da, erdiko bidetik (Libia-Italia) eta ekialdekotik (Turkia-Grezia) iristen joan den pertsona kopuru gero eta handiagoaren aurrean. Hala ere, bere kokapena estrategikoa da. Sahararen hegoaldeko ohiko migrazioari, bide honetatik iristen diren siriarrak gehitu zaizkio. Izan ere, siriarrak dira, Etorkinen Aldi Baterako Egonaldirako Zentroan dagoen komunitaterik garrantzitsuena. Hemen luzatu egiten da penintsulara iritsi nahi duten pertsonen itxaronaldia. Jauziak, erasoak, segurtasun-indarrak. Hau da munduko harresi sinbolikoenetako bat: Europa eta Afrika tartean ezarria. Gotorleku posmoderno bat.
Giafranco Tripodo
2012az geroztik aritu naiz Europako hegoaldeko mugaren migrazio mugimenduei argazkiak egiten. Migratzaileen bidea jarraituz hasi nintzen, Espainiako Melilla eta Ceuta enklabeetara iristeko. Argazkilari eta istorio kontalari bezala, erakarpen berezi bat sentitzen dut, pertsonak, beraien patua aldatzeko, bizitzen dituzten muturreko egoerekiko. Askotan pelikuletako heroiek liluratzen gaituzte, baina ez gara konturatzen benetako heroiak uste baino gertuago dauzkagula. Inoiz ez dut ezagutu hain izututa dagoen jendea, baina era berean, bere bizitza aldatzeko hain determinazio irmoa duena.
Gabriela Sánchez
Kazetaria. Giza eskubideetan, migrazioan eta garapenerako lankidetzan espezializatuta dagoen Eldiario.es egunkari digitaleko Desalambre ataleko koordinatzailea. Berriemaile berezi bezala, migrazio eta errefuxiatu mugimenduen hainbat erreportaia egin ditu, Sudaneko Hegoaldean, El Salvadorren, Ekuadorren, Marokon, Kamerunen eta Italia eta Espainiako hegoaldeko mugan kasu. Madrildik estatu espainoleko immigrazioarekin lotuta dagoen informazioa ematen du. Tarajaleko kasuari egin zion jarraipena nabarmentzekoa da, 14 hildako egon zirenean guardia zibilaren gomazko piloten artean Ceutako mugan. Urtebeteko jarraipena egin ondoren, honen harira egin zen "Ceutako heriotzak" multimedia koordinatu zuen.
Donostiako Udaleko lankidetza Atala / San Telmo Museoa / Revista 5W
943481471