Errefuxiatuen krisia eta Siriako gerraren argazki bortitzak ikusi arren, Europa lotan zegoen. Bat batean, muturreko bat. 2015eko udan Turkiatik Greziara ailegatutako errefuxiatu multzoa, iparralderantz joaten hasi zen, izututa, indarkeriatik ihesean. Bidean, Grezia, Mazedonia, Serbia, Kroazia, Hungaria, Austria, Alemania... Lehen erantzuna arbuioa izan zen. Grezia eta Mazedoniaren arteko mugan polizien kargak izan ziren. Gero, errefuxiatuak pilatzen hasi ziren Mazedonia zeharkatzen duten trenetan. Ondoren atxilotze eremuak eta blokeoak Serbian, Kroazian eta Hungarian. Zirkulazio librearen Europan, agerikoak diren eta ez diren mugak altxatzen ziren eta hauen kontra talka egiten zuten armetatik ihesean zihoazen milaka eta milaka pertsona.
Pilar Cebrián freelance kazetaria da, Ekialde Ertainean espezializatua. Azken bost urteetan Egipto, Irak, Iran, Turkia, Gaza, Zisjordania eta Israelen lan egin du. Aktualitate politiko eta sozialaz gain, bere lanak islam politikoari, yihadismoari, matxinadei, immigrazioari eta gatazka armatuei lotutako gaiak biltzen ditu. El Confidencial aldizkariarekin eta Antena 3 Noticias programarekin lankidetzan dihardu normalki, baita Latinoamerikako beste aldizkari batzuekin eta Granta eta Letras Libres literatura-argitalpenekin ere. 2014. urtean Madrilgo Prentsaren Elkartearen sari bat jaso zuen, Urteko Kazetari Gazteari ematen zaiona, eta bere lehen liburua argitaratu du, Refugiados izenburua duena.
Olmo Calvo: Tokiko eta nazioarteko hedabiderentzat modu independentean diharduen argazki-kazetaria. 2005etik giza eskubideekin lotutako hainbat erreportaje egin ditu Amerika Latinoan, Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrikan. Azken urteetan bere lanek sari hauek jaso dituzte: Nazioarteko Argazkigintza Humanitarioaren Luis Valtueña Saria, Nazioarteko ABC Kazetaritza Saria, "Pictures of the Year", "Pictures of the Year Latam" eta Argazki-kazetaritzaren sari nazionala.
Donostiako Udala/Lankidetza- San Telmo Museoa - Revista 5W
943481471