Hitzaldia
Data: Abenduak 29
Lekua San Telmo Museoa-19:00
Uraren muga da izugarriena. Urtero milaka bizitza irensten ditu: zenbaki ofizialez haratago, Mediterraneoak bakarrik daki benetan zenbat diren. Bide arriskutsuena Libiatik Italiara doana da. Mare Nostrum italiar operazioa kendu ondoren, Mugarik Gabeko Medikuak (MGM) bilatze eta erreskate lan operazioa hasi zuen. Dignity I, berrogeita zortzi metro eslorako itsasontzia, MGMren itsasontzietako bat, itsasora abiatu zen bizitzak salbatzera. Hilabetetan zehar Libiatik milaka itsas miliara nabigatu zuen, petrolio plataforma eta fragata militarren artean. Erreskatatutako pertsonak ahulduta iristen dira itsasontzira, gasolinak eragindako erredurekin, zorabiatuta eta deshidrataturik. Itsasontzia muga bat da berez: Europa eta Afrikaren arteko atari horretan, ontzian egotea, beste aldean egotea esan nahi du, salbu, Italiar kostalderantz joateko norabide zuzenean.
Agus Morales. Revista 5Wren zuzendaria. Gaztelaniazko The New York Timesen kolaboratzailea da. Afrikar, arabiar eta ekialdeko istorioak kontatzea du gustuko ."No somos Refugiados"en egilea (Círculo de Tiza), Gabo 2017 jaialdirako gomendatua izan den liburua. India eta Pakistanerako Agencia EFEren korrespontsal izandakoa. Mugarik Gabeko Medikuak erakundearentzat lan egin du Afrikan eta Ekialde Ertainean. Hizkuntza eta Literaturan doktoratu zen Rabindranath Tagoreren azken poesiari eta pinturari buruzko tesi batekin. Literatura eta kazetaritzaren artean nabigatzen beti, idatzi du Osama Bin Laderen heriotzaz, Mendebaldeko Afrikako Ebola izurriteaz eta baita errefuxiatuen esperientziaz ere.
Moderatzailea: Ander Izagirre: Kazetari, idazle eta bidaiaria.
www.donostia.eus/lankidetza
www.santelmomuseoa.eus