Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Antzerkia

MERKATU HANDIA

Data: 30 de noviembre
19:30

Lekua Lugaritz Kultur Etxea

Neurrigabeko kontsumismoa, presaka ibiltzea, iragarki mezuen bonbardaketa edo saltoki handi mugagabeak “El Gran Mercado” antzezlanaren protagonistaren egunerokoaren parte dira. Hala, egungo mundu kontsumistan galduta, produktu eta etiketen atzean ezkutatzen den mundua argitzen saiatzen da eta Kontsumo Arduratsua edo Bidezko Merkataritza alternatibak proposatzen ditu.

 

Pez Limbo, begirada kritikoa duen antzerkia

Gasteizko antzerki konpainiak berezko sormenagatik egin du apustua eta publikoaren gertutasuna bilatzen du formatu ezberdinen bitartez. Konpainiak gizartearen eta giza harrremanen begirada kritikoa abiapuntu hartuta sortzen ditu bere ikuskizunak.

 

Bertaratzen direnen arteko zozketa

Antzerkira joaten diren pertsonen artean zozketatuko da Bidezko Merkataritzako produktu sorta eta Nafarroako Hiriberri Artzibar herrian kokatuta dagoen Mari Cruz Landa-Turismoan asteburua, gosaria eta afaria barne. Zozketako irabazleak irizpide bioklimatikoekin eraikitako zuhaitzeko etxola batean egoteko aukera izango du eta etxeko janari ekologikoa dastatzeko parada ere izango du.

 

Gonbidapenak, aretoa bete arte

Sarrera doakoa eta gonbidapen bidezkoa izango da aretoa bete arte. Interesa duten pertsonek gonbidapena lortu ahal izango dute 943 481 471 telefonora deitzen edo lankidetza@donostia.eus">lankidetza@donostia.eus helbidera idazten.

 

Donostiako Udaletxeko  Lankidetza Atala / Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea / Donostia Kultura

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa