Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ertamerikako eta Euskadiko transexualitatearen egoera

Data: Abenduak, 1
9:30-14:00

Lekua UPV/EHU Psikologia Fakultateko, Areto nagusia.

XXI. mendean euren orientazio sexu-afektiboa nahiz genero nortasuna dela eta, bazterkeria, jazarpena eta erailketak pairatzen dituzten pertsona asko dago.

Transexualek bazterkeria bikoitza pairatzen dute eta uste dugu ezjakintasunak, beldurra eta gaitzespena indartzen dituela, hori dela eta, jardunaldi honen helburu nagusia Euskal Herriko eta Erdialdeko Amerikako askotariko genero nortasunak ikusaraztea da.

Norbanakoen esperientzien bidez transexualek bizi duten errealitatea ezagutarazi nahi dugu. Bai Euskal Herrian, bai Nikaraguan, bai Brasilen ere aurre egin beharreko zailtasunak eta babeserako dituzten sareak ezagutzera emango dira, bertaratzen direnen ikuspegia osatzeko asmoz.

Transexualen aurkako bazterkeria, heterosexismoaren inguruan sortutako genero nortasun eta sexualitatearen eraikuntzan oinarritzen da, balizko sexualitate “bidezkoa eta osasuntsua” ulertzeko eredu bakarra planteatzen baitu.

 

Izen-emate:

MUGEN GAINETIK

www.mugengainetik.org

943316214

mugen@mugengainetik.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa