Programa hau ekimen solidarioa da, eta bere helburua da haur sahararrak udako hilabeteetan benetako oporrez disfrutatzea, bakean, urtean zehar jasaten dituzten egoera latzetatik urrun. Denbora baterako haur sahararren familia-harrera programa da. Ume hauek errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta hazi dira, Tindoufen (Argelia); beren familiarekin batera era guztietako beharrak pairatzen dituzte, udaran 50ºC-ra iristen diren tenperaturak jasanez.
Programa hau hobeto ezagutu dezakezu webgunean dauden bideo laburrak ikusiz, non parte hartutako sahararrek eta harrera familiek esperientzia partekatzen duten. Zure familiak, etxean haur bat hartzeko esperientzia honetan parte hartzeko interesa badu, adierazten den telefono edo e-postan kontaktuan harremanetan jarri daiteke. Webean datozen informazio topaketen inguruan informatuko zaituztegu, urtarrila-otsailean zehar egingo direnak.
DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA
943 48 14 71