Data: Martxoa 5 - 22
16:00-18:30
Lekua EHU. Ignacio M Barriola Ikasgelategia. , Elhuyar plaza 1.
Sexu eta ugalketa osasunari buruzko 12 saio teoriko-praktikoz osatutako ikastaro honek ondoko helburuak ditu: Ikasleei sexu eta ugalketa eskubideak modu kritikoan ulertzeko behar diren analisi-tresnak eskaintzea, eta baita, munduko emakumeen biztanleriaren zati handi batek eskubide hauek ez edukitzea eragiten duten faktoreak aztertzea ere.
Hizkuntza: ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da talde ezberdinekin, egitarau eta data berarekin; betiere, gutxieneko kopurua betetzen bada. Euskarazko taldean ikastaroaren hizkuntza nagusia euskara izango da, baina Peruko eta Iraneko hizlarien saioak gaztelaniaz izango dira.
Praktika bekadunak: Parte-hartzaileen artetik 4 pertsona hautatuko dira Perun, sexu eta ugalketa osasunaren alorrean bi hilabeteko praktikak egiteko Manuela Ramos Mugimenduarekin.
Izena emateko: Email bat bidali tecnica-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera eta adierazi izen-abizenak eta hautatutako hizkuntza, otsailaren 26a arte.
MEDICUS MUNDI
Informazio gehiago: 943 40 47 40.