Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Pelikula+solasaldia: Frágil equilibrio.

Data: Martxoa 15
19:00

Lekua Okendo Kultur Etxea

“Frágil Equilibrio” filmean hiru kontinentetako hiru istorio gurutzatzen dira: bi exekutibo japoniarren bizitzak, kontsumismo eta korporazioko lanaren gurpil zoroan murgilduta bizi direnak; Gurugu mendian bizi den Sahara Hegoaldeko komunitatea, Melillako hesitik gertu dagoena eta egunero bizitza jokoan jartzen duena Lehen Mundura iritsi nahian; bere bizitza suntsituta ikusi duten hainbat Espainiako familia, krisia, espekulazio inmobiliarioa, ustelkeria politikoa eta etxebizitzaren galeragatik.

 
Istorio hauek Jose Mujika, Uruguaiko lehendakari ohiaren hitzek artikulatuta agertzen dira, honek gizateria kinka larrian jartzen dituzten gai unibertsalak jorratzen ditu, gure munduaren oinarriak zalantzan jarriz.

 
Etorkizunari begiratzen dion gaur egungo istorioa da.


“Frágil equilibrio” gizaki garaikidea, bere ohitura eta munduarekin erlazionatzeko moduetan, hartzen hari den norabidearen inguruko hausnarketa bat da. Aldaketarako proposamen bat da, partikularretik orokorrera.


Ondoren solasaldia Guillermo Garcia zuzendariarekin. Film honek 2017ko pelikula-dokumental onenaren Goya saria jaso zuen.

 

INTERMON OXFAM

www.oxfamintermon.org

 

LANKIDETZA ATALA - DONOSTIAKO UDALA

www.donostia.eus/lankidetza

 

 

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa