Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Informazioa hitzaldia

Oporrak Bakean

Data: Martxoa 15
18:00

Lekua Udalbatza Areatoa(Donostiako Udala)

Oporrak Bakean, haur sahararren behin-behineko harrera kanpaina, martxoaren bukaera arte egongo da abian. Bitartean izena emateko epea irekia egongo da eta aurtengo udan zure etxean haur saharar bat hartzeko izena eman dezakezu.

 
Martxoaren 15ean egingo den informazio topaketan programaren arduradunek eta aurreko urteetan harrera familia izandakoek, esperientziaren inguruan dauzkazun galdera guztiak argituko dizkizute.

 
Ez zaitez zalantzak argitu gabe geratu. Gerturatu, informa zaitez eta animatu uda honetan haur bat hartzera!

 
Hamaika arrazoi dago haur sahararrak udan bueltan etortzeko: bizitza osoa daramate errefuxiatu egoeran; laguntza humanitariori esker irauten dute; 365 egun elkartasunean, 60 elkarrekin; jaimatik herriko plazara 2631 Km... Eta arrazoi hauen guztien berri emango ditu kanpainak sare sozialen bidez.

 
Informazio topaketa:

Martxoak 15, 18:00etan, Udalbatza aretoan. Udaletxean

 


Donostiako udaleko lankidetza atala

www.oporrakbakeandonostia.eus

943 48 14 71

oporrakbakean@donostia.eus

 
Kanpaina:

https://www.facebook.com/Oporrakbakean/

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa