Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Kontsumo arduratsuaren ibilbidea

OGIAREN ARRASTOA JARRAITUZ

Data: Martxoa 17 Marzo
12:00

Lekua Easo Plaza

Urtero gisa, aurten ere, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailerako sarea den Saretuzek ekimen berezia antolatu du Pertsona Kontsumitzaileen Eskubideen egunerako. Martxoaren 17an goizez, Easo Plazan elkartu eta ogiaren arrastoa jarraituz inguruko kontsumo arduratsu eta eraldatzailerako aukerak ezagutuko ditugu.

Aurten gainera ogiaren xahubidearen inguruko hausnarketa plazaratu nahi dugu, izan ere, ba al dakizu ekoizten den ogiaren zati handi batek zakarrontzian bukatzen duela? Honen inguruan hausnartu eta ogia hainbat modutan erabiltzeko errezetak partekatuko ditugu.

Ogiaren xahubidea abiapuntutzat hartuz honako alternatiba hauek ezagutzeko aukera izango dugu: Emaus, Goiener eta Kaxilda liburu denda. Ekitaldiari amaiera emateko Easoko azokan modu arduratsuan egindako ogia ezagutu eta hau dastatzeko aukera izango dugu. Zatoz ogiaren ibilbidera eta ezagutu ditzagun Donostiako kontsumo arduratsurako aukerak!

 

SARETUZ  

http://www.saretuz.eus/
687347769
saretuz@gmail.com

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa