Maiatzean hasiko da bost hitzaldiz osatutako urteko zikloa. Hizlariek munduko emakumeen zenbait egoera aztertuko dituzte klixe eta topikoetatik urrunduz. Lekuetan bertan genero ikuspegiarekin lan egiten duten bost kazetarien begirada.
Hala, maiatzean Anna Surinyachek eta Marta Ariasek "Parteras" solasaldia eskainiko dute; ekainean June Fernandezen txanda izango da "Periodismo narrativo feminista"-rekin; uztailean Nuria López Torres, "Comunidad Transgenero" saioarekin; irailean Rosa María Calafa "Mujeres en Asia"-rekin, eta, azkenik, urrian, Maribel Izcuek "Mujeres mandatarias" eskainiko du.
Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak eta San Telmo Museoak antolatutako zikloa. Revista 5 W eta EHU/UPV-ren laguntzarekin.
Hitzaldietarako sarrera librea izango da lekuak bete arte.
Aukera askeo 0,5 kreditu emango dira. Ikasleek izen-ematea egin behar dute. Epea apirilaren 25 arte.
LANKIDETZA ATALA - DONOSTIAKO UDALA / SAN TELMO MUSEOA
943 481471