Mundu zabalean, hamaika emakume erditzen dira ospitaletatik urrun; baina une horren inguruko nondik-norakoak oso ezberdinak dira. Sarritan, ez da aukera pertsonal bat. Etxean erditzea mendeetako tradiziotzat dute Kolonbian, Espainian goranzko joera da, eta, Hego Sudanen, beharrizan hutsa. Arrazoiak aldatzen dira, baina zeozer partekatzen dute emakume horiek guztiek: den-denek izaten dute emaginen laguntza eskerga, erditzen laguntzeko. Ibilbide luzeko proiektu honi esker, Anna Surinyach eta Marta Ariasek dokumentatu nahi dute zein ezberdin izan daitekeen erditzea, une komun hori, gertatzen den herrialdearen arabera.
Parte-hartzaileak:
Anna Surinyach
Anna Surinyach, kazeta argazkilaria (Bartzelona, 1985) 5W aldizkariaren sortzaile eta kazeta argazkilaria. Begirada garbi bat du, sufritzen dutenen nortasuna eta duintasuna handitzen lehiatua. Begia josi die Mediterraneoko krisiari, ebola izurriteari, temei, Kolonbiari, Hego Sudani, Siriari, Kongori edo Afrika Erdiko Errepublikari.
Marta Arias (Salamanca, 1986)
5W aldizkariaren sortzaile eta berriemaile. Haren kroniken ardatz, Kolonbiako wonam nonaam herri indigenaren lekualdatze behartua, Mediterraneoko iheslarien ibilbidea — erreskate itsasontzi batean—, Senegalgo umeak eskale aritzearen aurkako borroka, Kamerungo baka pigmeoei eginiko ebasketa edo Frantzia hegoaldean Fronte Nazionaleko alkate batek izandako gorakada. The Guardian, Radio France International, El Mundo edo El País hedabideek argitaratu dizkiote lanak.
Moderatzailea: Arantxi Padilla.Kazetaria, Amerika Latinoan korrespontsala izan da 5 urte baino gehiagotan. Orain EITBko erredakzioan.
Sarrera irekia lekuak bete arte.
Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Lankidetza Atala - San Telmo Museoa
Laguntzaileak: Revista 5W y EHU/UPV