"NoraEZean: artea, babesleku eta zubi", hainbat ekintza artistiko barne hartzen dituen proposamen bat da, eta haren helburua da izen bera duen eta maiatzaren 11tik ekainaren 23ra Donostiako Okendo Kultur Etxean izango den erakusketa aberastea eta laguntzea da. Ekintza haien bidez, migrazio behartuen eta pertsona errefuxiatuen eta asilo eskaera egiten dutenen egoera gizagabea erakutsi eta salatu nahi da.
Frantzia eta Greziako errefuxiatu esparruetan blokeaturik dauden pertsonek gauzaturiko artelanak eta euren bizitzen historiak eta kontakizunak dira erakusketaren ardatza. Helburua da euren behar izanak, itxaropenak, ametsak eta desirak iragazkirik gabe ezagutzera ematea, eta hartara, Europar biztanleriarekin zuzeneko elkarrizketa egitea, kasu honetan Donostiarrekin eta gipuzkoarrekin.
TAilerrak, bisita gidatuak eta hainbat ekintza antolatuko dira. Ikus atxikitutako egitaraua.
erakusketaren Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16-00 - 20:30
Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 20:00
SOS RACISMO GIPUZKOA
943 32 18 11