Fernando Verak gauzaturiko dokumentalaren aurre-estreinaldia Gipuzkoako Calcuta Ondoan GGKEak Keralako (India) Emakumeen Elkarteekin batera egiten duen lanaren inguruan. Mary Babu ikasketarik gabeko emakumea da, kaleko arrain-salmentan lan egiten du, baina hala eta guztiz ere urteen poderioz, Arrain Saltzaileen Federazioko liderretako bat bihurtu da. Bertan 4.500 emakume baino gehiago biltzen dira. Euren lanaren egunerokotasunean eta Indiako Erakunde Feminista eta GKEekin bat gauzatzen dituzten ekintzetan laguntzen diegu.
Dokumentala ondoren mahai ingurua egongo da.
943 431849