Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Eztabaida-hitzaldia: “Mugak eta ibiltzeko askatasuna

Eskubide urratuak: herritarren erresistentzien errelatoak

Data: Ekainak 19 / 19:00 -21:00

Lekua Kaxilda liburudenda

Eztabaida-hitzaldi honek aurrez aurre jarriko ditu pertsona migrante eta errefuxiatuen eskubideak babesten dabiltzan Hego Globaleko eta Ipar Globaleko zenbait pertsona eta erakunde. Partehartzaileak:

 

Alberto Xicontencatl abokatua, Mexikoko Saltilloko Migrantearen Etxeko zuzendaria. 2003an sortu zen egoitza, Mexikon trantsitoan dabiltzan migranteei eta herrialdean bizi nahi duten errefuxiatuei arta humanitarioa eskaintzeko eta haien giza eskubideak babesteko. Salaketa lana ere egiten dute, Mexikon migranteen aurkako indarkeriak salatzen, nola diren bahiketak, atxilotze arbitrarioak, behartutako desagertzeak eta justiziarako sarrera ukatzeak.

 

SOS Arrazakeria gizarte mugimendu plurietnikoa da, lan egiten duena etorkinen eskubideen berdintasunaren alde eta arrazakeria eta xenofobia ororen aurka. Donostian eta Gipuzkoan migranteek bizi duten egoeraren berri emanen digute.

 

CEAR-Euskadi erakundeak lan egiten du pertsona errefuxiatu, desplazatu, apatrida eta etorkinekin, nazioarteko babesaren beharrean daudelarik edo eta bazterketa arriskuan direlarik. Pertsona errefuxiatuen eta migranteen egoeraren panoramika global bat eskainiko digu.

 

https://www.peacebrigades.org/es

http://www.mundubat.org/

 

 

617626899

 donostia@pbi-ee.org

 

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa