Kuba. Brasil. Turkia, Mexiko. Herri horietako pertsona transgeneroen eguneroko bizitza jaso du Nuria López Torresek kamerak, haien bizitzak nola eraikitzen den ulertzeko. Emaitza, argazki entsegu sorta bat, munduko hainbat txokotan sarritan arazoak eta desafioak partekatzen dituzten erkidego batzuen alderdi intimoa sakontzen duena. Duela hamabost urte, Bartzelonan, hasi zen trans pertsonez arduratzen, estereotipoetatik urrun, antropologiarekin zituen loturen eta genero auziez duen jakin minaren ondorioz. Gero, Kubari bota zion begirada, Raul Castro boterea heltzeaz batera gertatzen ari ziren aldaketak ikertzeko. Handik, Brasilera, munduko sexu langile transgenero gehien “esportatzen" duen nazioetako bat baita. Gero, Turkiara, han, etengabe eraso egiten diotelako LGBTI erkidegoari. Etaz, azkenik, Mexikora, gizartean onartuta eta aitortuta dagoen hirugarren generoko muxe-en egoerari argazkiz jasotzera, Tehuantepec istmoan (Oaxaca).
Núria López Torres (Bartzelona, 1968) Emakumearekin, generoarekin, identitateekin, indarkeriekin eta sexualitateekin zerikusia duten gaietan dago Argazkilari dokumentalista honen lanaren erdigunea. Antropologia sozialaren ikuspegitik eusten die gaiei, eta lan batzuk argazki entsegu bihurtu ditu. Proiektu pertsonalak bateratzen ditu nazioko eta nazioarteko hedabideetarako freelance moduan lan egitearekin, bai eta argazki ekitaldiak antolatzearekin eta argazki ikastegi espezializatuetan irakastearekin ere. Sex and Revolution in Cuba liburuaren egile da.
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera libreak lekua bete arte
Donostiako udaleko lankidetza atala- San Telmo Museoa - Revista 5W -EHU/UPV