Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

III. Lehiaketa Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten

Data: Irailaren 30era arte

Lekua prensa.gipuzkoa@medicusmundi.es

Hirugarren edizio honetan, 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute. Post bat argitaratu beharko dute Instagram-en, #NoesnoEdonon eta #NoesnoEverywhere hashtagak erabilita, maitasun- eta/edo sexu-harremanetan espresio edo jarrera positibo eta errespetuzkoak erakutsiz.

Bi sari egongo dira. Lehen saria, 300 eurokoa, epaimahai batek erabakiko du. Bigarren saria, 150 eurokoa, lehiaketaren iraunaldian like gehien lortu duen argitalpenari emango zaio.

Abuztuaren 31ra arte parte hartu ahalko da.

Gure webgunean eta gure Instagrameko bioan, @medicusgipuzkoa, daukazu eskura lehiaketari buruzko informazio guztia.

Animatu, parte hartu, eta lagun egiguzu zabaltzen!!!

 

MEDICUS MUNDI

http://medicusmundigipuzkoa.eus/

943404740

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa