Data: Iraila 14 - 17:00
Iraila 15 - 10:30
Lekua Cristinaenea- Ingurumen Zentroa.
Saretuz Donostiako kontsumo arduratsuaren sareak bere urteroko jardunaldi irekiak egingo ditu. Aurten zaintzak gure kontsumo eta bizitza ohiturekin duen harremana jorratuko da mahai inguru baten bitartez, eta, horrez gain, hainbat ekimen ezagutuko dira.
Denok ulertzen dugu zer den beste pertsona batzuk zaintzea edo gu zainduak izatea, baina jardunaldi hauetan ikuspegia zabaldu nahi da eta zaintzak pilatzean, kontsumismoan eta desberdintasun sozialetan oinarritzen den sistema honetan kokatu. Zergatik zaintzak, bizitzarako ezinbestekoak izan arren, ez dira sozialki aitortu eta aintzat hartzen? Zer dago horren atzean, eta nork irabazten du horrekin?
Galdera hauek erantzuten saiatuko gara zenbait gonbidatuen parte-hartzearen bitartez, eta, besteak beste, honako gaiak jorratuko ditugu: komunitate inklusiboak, ekonomia feminista, zaintzaileen zaintza, hiri eta herri hezitzaileak, hezkuntza eredu berriak, atari solidarioak…
MUGARIK GABE
Izen ematea: saretuz@gmail.com
https://saretuz.eus/
943445977
saretuz@gmail.com