Emakumeen ahalduntzea indarkeriaren ostean
Data: Urriak 17-19:00
Lekua Arrupe Aretoa (Garibai 19)
Victoria Nyanjurak 14 urte zituela, Jaunaren Erresistentziako Armadako miliziak bahitu egin zuen. Zortzi urtez bortxatua eta iraindua izan zen eta miliziako komandante batekin ezkontzea behartuta ere. 2004an, ihes egitea lortu zuenean bere familiarengana bueltatu zen, bortxaketen ondorioz izandako bi semeekin batera.
Ikastetxera bueltatu eta 2010. urtean Garapenerako Soziologian lizentziatu zen. Gaur egun Justizia eta Adiskidetze Proiektuan laguntzailea da, eta Emakumearen Babesaren Sareko koordinatzailea. Legatu pribatu bati esker, iaz ALBOAN Fundazioak MIEZA programari ekin zion bortizkeria jasaten duten emakumeei laguntzeko lana indartu nahian, beren ongizate fisikoa, emozio-ongizatea, eta gizarteratzea ziur daitezen, eta euren geroaren protagonista eta jabe izan daitezen.
943 275 173