Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

ARGAZKI LEHIAKETA

#STOPbuloerrefuxiatuak

Data: Azaroak 16 arte

UNRWA Euskadik argazki lehiaketa bat antolatu du Instagram sare sozialaren bidez errefuxiatuen eta bereziki, Palestinako eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruko mitoak apurtzeko.

Lehiaketa EAEko 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahalko ditu betiere lehiaketaren gaiarekin lotuta badaude, hala nola, "Nola ikusten ditugu errefuxiatuak eta bereziki emakume errefuxiatuak?"

 

Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 1ean hasi eta azaroaren 16an amaituko da.

Epaimahaiak 3 argazki hautatuko ditu eta irabazleek go pro kamera bat eskuratuko dute, eta 1goak baita osagarri sorta bat ere. Gainera, jasotako argazkietatik 15 aukeratuko dira, hiru irabazleak barne, eta erakusketa bat osatuko da urtebetean Gazteleku ezberdinetan ikusgai egongo dena eta baita UNRWA Euskadiko web orrian ere.

 

http://www.unrwaeuskadi.org

691564056

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa