Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Egiako Pintxo Solidarioa - 2018

Data: Urriak 20- 10:30-14:30

Lekua Nestor Basterretxea Plaza-(Tabakalera)

Pintxo solidarioaren zazpigarren edizioa, Cáritas eta TAU Fundazioa erakunde solidarioek antolatuta dute. Erakunde hauek elkarlanean eta koordinaturik, hiritarrak solidaritatean sentsibilizatu nahian eta lankidetzarako proiektuak bultzatzen ari dira. Tabakalerako Nestor Basterretxea enparantzan ospatuko den jardunaldi honetan ekintza desberdinak egingo dira, hala nola haurrentzako tailerrak, Zumba Solidarioa, "Amagos" magia ikuskisuna, patata tortilla lehiaketa solidarioa edo bidezko merkataritzako produktuen salmenta. Jardunaldia girotzeko Plus 55 Taupada batukada izango da.

 

 Inguratzen den herritarrari, diru kopuru baten truke pintxo bat eskeiniko zaio eta bildutako dirua, Beningo Ourbina herriko eskolaren alde izango da. Zehazki urte baterako bertan duten jangela hornitu eta 140 haurrei gosaria eta bazkaria emateko.

 

www.taufundazioa.org

943 289956

tau_ss@taufundazioa.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa