Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ikuskizun-erakusketa

MEMORIA ERAIKIZ

Data: Azaroa 9-10-11

Lekua Easo plaza
11:30-19:30

MEMORIA ERAIKIZek zentzumen-esperientzia bat bizitzeko gonbita egiten digu. Jakintza-alor anitzeko instalazio artistikoak lagunduta, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten digu, indarkeria matxista jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeen ahots eta kontakizunen bitartez. Bidaia honen helburua ez da urruneko tokiak aztertzea, indarkeria horiek ezagutu, irauli eta gu geu eraldatzea baizik.

 

Emakume horien kontakizunen bidez indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu eta horri nola aurre egin dioten ikusiko dugu. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu. Memoria Eraikiz emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustu bat da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, gure memorian gorde nahi ditugu, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez daitezen oihu egin. Entzutera ausartuko zara? Honetaz guztiaz hausnartzera?

 

www.mugarikgabe.org

943.445.977

gipuzkoa@mugarikgabe.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa