Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Pentsamendu feminista I. topaketa

Sexu indarkeria

Data: Azaroak 21

Lekua Donostiako Aquariuma

Ekimenak emakumeek, emakumea izate hutsagatik jasaten dituzten indarkeriak ikusarazteko gunea sortu nahi du, bai eta hausnarketa eta topaketa gune bat sortzeko beharrari erantzuna eman ere. Aurten, lehen urtean, sexu indarkeria aztertuko da soilik. Horretarako, eskarmentu handiko hizlariak egongo dira eta gaia hainbat eremu profesionaletatik jorratuko dute.

 

Honela, Arantza Campos abokatuak arlo judiziala landuko du. Isabel Guerrero Campoy, sexologa, sexu hezkuntzaz arduratuko da prebentzio neurrien ikuspegitik. Eta Pilar V. Foronda artistak artea sexu indarkeriaren kontrako aktibismo bezala aurkeztuko du.

 

Ondoren, Virginia Imaz, kontu-kontalari eta clown maistrak, ordura arte esan eta egindakoaren laburpena egingo du, eta, arratsaldean, arlo publikoko profesionalek azalduko digute zer ekintza egiten ari diren eta zer neurri hartu beharko liratekeen indarkeria mota honi aurre egiteko.

 

Jardunaldia Ruth Sicilia idazlearekin bukatuko da, honek bere esperientzia kontatu eta liburuak sinatuko ditu. Topaketak sexu indarkeriaren ikuspegi berri eta oso bat eskaini nahi du, zeharkakotasuna zein beharrezkoa duen ikusaraziz .

 

Irekiera Silvia Buabent Vallejoren esku egongo da, Emakumearen Institutuko zuzendaria eta Sexu Indarkeriaren kontrako Matazen amabitxia.

 

Topaketa doakoa da.

Azaroak 21 8:30-18.30

Informazio gehiago eta izen-emateak: https://encuentrofeministamadejas.wordpress.com/

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa