Elkarlan saio irekia – bizitza erdigunean
Data: Urtarrilak 24 eta 31
18:00-20:30
Lekua Okendo Kultur Etxea
Guneak Zabaltzen ekimenak - Bizitzaren jasangarritasuna Donostian- landuko duten 2 saio antolatu ditu. Kontzeptu honi heltzeko teoria ekofeministetan oinarrituko gara. Guneak Zabaltzen ekimenak hiriaren etorkizuna eta turismoari buruzko topaketa irekiak antolatu zituen, bizi garen hiria elkarrekin sortu eta hobetzeko ideiak ekartzeko helburuarekin.
Ondoren, azaroan, Txantxarrekako gaztetxean elkartasun festa izan zen bertan babestuta dauden pertsonen alde.
Eta hurrengo urratsa 2019ko urtarril eta otsaileko saioak izango dira: Urtarrilak 24ko saioan bizitzaren jasangarritasunaren kontzeptua azalduko da, honekin zeharka lan egiten duten hainbat eragilerekin. Urtarrilak 31ko saioan berriz, Donostian bizitzaren jasangarritasunaren alor edota behar zehatzetan lan egiten duten hainbat proposamenen aurkezpen parte-hartzaile eta dinamikoa izango da.
Irekia lekuak bete arte
Izena emateko: guneak.zabaltzen@gmail.com