Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Topaketa ireki auto-eratua

BIZITZAREN JASANGARRITASUNA DONOSTIAN

Data: Otsailak 2

Lekua Kristina Enea - 10:00-18:00

Herritarren parte-hartze proiektu honen gaia bizitzaren jasangarritasunean datza hiriaren esparruan, zehazki Donostian. Ekologia eta feminismoa dira bizitzaren jasangarritasunaren kontzeptu hori gurutzatzen duten zeharkako gaiak. Topaketa honetan galdera honen inguruan bilduko gara: "Nola batu ditzazkegu indarrak Bizitzaren Jasangarritasuna Donostian bermatzen eraginkorragoak izateko?" Sinergiak, ideiak, konexioak edo dena-delakoa eman daitezen sortutako topaketa da.

 

Hainbat galderaren inguruko ariketa, eztabaida eta ekintza sustatu nahi ditugu:

 

Nolakoa da bizi nahi dudan hiria?

Zein neurritan da nire bizitza jasangarria?

Zertan behar dut jasangarriago izan? Zerk gainditzen nau?

Nola kudeatzen ditugu zaintzak? Zeure burua zaintzan al duzu? Zaintzen al zaituzte?Norbait zaintzen al duzu?

Nola kudeatzen ditugu beharrezkoak diren zaintzak, bizitza jasangarria izan dadin?

Nola antolatu gaitezke gure proiektuak jasangarriak izateko, baita jendearentzat ere?

Nola garatu ditzakegu irtenbide berritzaileak ingurumena eta jendea babesteko?

Nola lagundu dezaket bizitza babesten duen kultura sortzeko?

 

Guneak Zabaltzen-ek antolatutako ekimena Bizitzaren Jasangarritasuna lantzeko.

Irekia lekuak bete arte 

Izena emateko - Inscripción: guneak.zabaltzen@gmail.com

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa