Komiki aurkezpena
Data: Martxoak, 28
Lekua Intxaurrondo Kultur Etxea-2.Tailerra-19:00
Komikia Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzatik sortu da; bi GKE horiek hainbat alderdi lantzen dituzte, adibidez, LGTBI pertsonen berdintasun efektiboa eta gizarte eraldaketa lortzeko garapenerako lankidetza eta hezkuntza. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten baitan dago.
Emakume lesbianek Latinoamerikan nahiz Espainiako Estatuan jasaten dituzten eguneroko egoerak agerian jartzen ditu. Horretarako, 10 egileren lanak bildu dira (5 latinoamerikar eta 5 espainiar) hainbat herritako (Brasil, Peru, Txile eta Argentina, baita gure ingururik hurbilekoena ere, Euskal Herria) emakume lesbianen egunerokotasuna ezagutzeko.
Azpimarratu beharra dago egileek adierazpen-askatasun osoa izan dutela euren lana egiteko garaian, eta 3 orrialdetan kontatutako istorioek ez dute elkarren arteko loturarik.
Horiek irakurtzen goza dezazula espero dugu.
MUGEN GAINETIK, GEHITU
www.mugengainetik.org
www.gehitu.org
943316214
943468516