Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa eta Bisita gidatuak Isabel Muñozekin

KONGOKO EMAKUMEAK. ITXAROPEN BIDEA

Data: Martxoa 29 – Maiatza 4

Lekua Okendo Kultur Etxea

Kongoko Emakumeak, 2016ko Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen Isabel Muñoz argazkilari espainiarraren eta Caddy Adzuba kazetari kongoarraren arteko lankidetzatik sortutako proiektua da.

Gerra arma gisa erabiltzen den sexu-indarkeriarik ankerrena jasan eta bizirik iraun duten emakumeen irudiak eta testigantzak dira, Kongo hegoaldeko Kivu eta Kongo ekialdeko Bukavu artean jasotakoak.

Emakume ausarten lekukotasunak dira, Bukavuko ekintzaileak lagunduta, sufrimenduari aurre egiten eta behin betiko biktima izateari EZETZ esaten jakin dutenak.

Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdea munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetakoa da, eta talde armatuek zigorgabetasun osoz, sistematikoki, erabiltzen dute emakumeen kontrako sexu indarkeria.

 

 

BISITA GIDATUAK  ISABEL MUÑOZEKIN  

(Martxoak 29-19:00  eta  Martxoak 30-11:30) Martxoak 30eko bisita bertan behera geratzen da.

Izen-ematea:

lankidetza@donostia.eus / 943 481471

 

DOKUMENTAL ETA SOLASALDIA   ( Martxoak 29  -17:00 )

Dokumentala: “Angalia Mzungu” Isabel Muñozek Kongon bizi izan zuen bizitza- eta sormen-prozesua erakusten du.     Solasaldia: Isabel Muñoz eta Yolanda Villaluenga (dokumentalaren zuzendaria).

Sarrera libre lekuak bete arte

 

BIDEO ETA SOLASALDIA     (Apirilak 9 - 19:00)

Bideoa “Diario de un viaje al Congo”: Amparo Sánchez abeslaria (Amparanoia) ALBOANekin joan da Kongora, sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko proiektuak ezagutzera.
Solasaldia: ALBOANeko partaideekin.

 

 

ANTOLATZAILEAK:

DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN ATALAK / DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA / DONOSTIA KULTURA / CASA AFRICA / ALBOAN /

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa