Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Oporrak bakean programa ekimen solidarioa da, eta bere helburua da haur sahararrak udako hilabeteetan benetako oporrez disfrutatzea, bakean, urtean zehar jasaten dituzten egoera latzetatik urrun.

 

Denbora baterako haur sahararren familia-harrera programa da. Ume hauek errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta hazi dira, Tindoufen (Argelia); beren familiarekin batera era guztietako beharrak pairatzen dituzte, udaran 50ºC-ra iristen diren tenperaturak jasanez.

Programa hau hobeto ezagutu dezakezu webgunean dauden bideo laburrak ikusiz, non parte hartutako sahararrek eta harrera familiek esperientzia partekatzen duten. Zure familiak, etxean haur bat hartzeko esperientzia honetan parte hartzeko interesa badu, adierazten den telefono edo e-postan kontaktuan harremanetan jarri daiteke. 

 

Apirilean, harrera-programari buruzko informazio-bilera egingo da ( Data web-gunean publikatuko da)

 

DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA ETA SAHARA ALDEKO ERAKUNDEAK

www.oporrakbakeandonostia.eus

943 48 14 71

oporrakbakean@donostia.eus

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa