Martxoak 14an, Gipuzkoao SOS Arrazakeriak eta Hotz Zarautzek, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek lagunduta, informazio-saioa eta solasaldia antolatu dute Donostian. Gaia honen ingruan hausnartu nahi da: errefuxiatuak gure gizartean nola hartzen ditugun eta gizarteratzen ditugun.
Azken hilabeteotan SOS Arrazakeriak eta EHUko Gizarte Psikologia eta Metodologia departamentuak ikerketa bat egin dute errefuxiatuei buruz Gipuzkoarrok ditugun jarrerak neurtzeko. Saio horretan, ikerketaren emaitzen berri emango da, eta horretarako Word-café metodología erabiliko da, bertaratuek ikerketaren emaitzei buruzko iritzia eman dezaten.
Horrekin batera, familia errexituatuekin eskuhartzeko proposamen bat aurkeztuko dute, non bertako familiak, familia erefuxiatuen bidelagunak izango diren, errefuxiatuen ongizatea psikologikoa hobetzeko asmoz. Hausnarketan parte hartu nahi duntenei edota eskuhartzeko egitasmoari buruzko informazioa nahi dutenei gonbitea egiten diete.
SOS ARRAZAKERIA