Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Nazioarteko Jardunaldiak

ETXEKO ETA ZAINKETAKO LANGILEAK

Data: Maiatzak 18 / 10:00-19:30

Lekua Arrupe Etxea (Loyola zentroa)

Jardunaldiak prozesu kolektibo batetik sortu dira. Aspaldi honetan hainbat erakunde eta elkarte lanean dabiltza, kezkaturik, etxeko eta zainketako langileen lan-baldintzak hobetzeko helburuz. Izan ere, zainketa lanen egungo antolaketa soziala errotik eraldatzeko asmo irmoa daukagu, bidegabea eta patriarkala baita.

Etxeko eta zainketako langile diren emakumeak izango dira jardunaldien protagonistak, hainbat kolektiboetako edo sektoreetako aliatu-lagunekin batera. Elkarrekiko errespetutik eta onarpenetik, elkarrizketarako espazio feminista eratzen saiatuko gara, emantzipatzailea eta antikapitalista. Espazio kritikoa izango da, ahalbidetuko diguna elkarguneak sortzea nola lan-baldintzen hobekuntzarako, hala etxeko nahiz zainketako lanaren leku-sozialaren eraldaketarako.

 

Horretarako:

• Sareen eraketa prozesuak eta antolaketa kolektiboaren esperientziak elkar-banatu eta ikasiko ditugu.

• Esperientzia ezberdinen arteko zubiak eratuko ditugu gertakari politiko eta sozialerako pausu komunak sortzeko, etxeko eta zainketako lanen egungo egoera eraldatzeko.

• Hainbat herrialdeetan garatutako gertakari nahiz ekimen politiko eta sentsibilizazioak gizarteratu eta harremanetan jarriko ditugu.

 

Antolatzaileak: Mundubat Fundazioa eta Bidez Bide

 

www.mundubat.org

es-es.facebook.com/bidezbide.elkartea

944162325

mundubat@mundubat.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa