Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Bizitza Jasangarrien bidea nola egin EHUko Uda Ikastaroa

GARAIZ GABILTZA

Data: Uztailak 22, 23, 24
9:00 – 13:30

Lekua Miramar Jauregia - Donostia

Erronka handiei egin behar diegu aurre: petrolioaren akitzea, klima-aldaketa, prekarietatea, eskuin muturren gorakada, indarkeria matxistak, behin eta berriz urratzen diren Giza Eskubideak… Krisia sistemikoa da, eredu sozialaren eta ekonomikoaren araberakoa.

Baina zoramen hori guztia geratu eta bizitzak erdigunean jartzeko garaiz gabiltza… «kontsumitu eta isildu» pentsamendu bakarraren eta hazkunde infinituaren aurrean, fandangoaren bueltarako modu asko existitzen dira.

Tailerren bidezko Udako Ikastaro honetan, lau eremutatik ikusiko dugu hori nola egin dezakegun: energia, elikadura, zaintzak eta ekonomia. Taldean lan eginda, ikus-entzunezkoekin eta modu dinamiko batean, tailerrak honela antolatuko dira:

1. eguna, AZTERTZEN: Nola irauten dute gaur egun gure munduak eta gure bizitzek?
2. eguna, ALDARRIKATZEN: Hainbat aldarrikapenetan murgildu Bizitza Jasangarrietara gerturatzeko.
3. eguna, ARITUZ: Zer egin dezakegu gure egunerokoan Bizitza Jasangarrietarantz aldaketa sustatzeko?
AZTERTU, ALDARRIKATU ETA ARITU; Tipi-Tapa, urratsez urrats, asko gara jada bide horretan… Animatzen zara?

 

MUGARIK GABE

MUGARIK GABE: www.mugarikgabe.org

UDAKO IKASTAROAK: www.uik.eus

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa